BLOGGER TEMPLATES AND TWITTER BACKGROUNDS

martes, 26 de enero de 2010

BOST MUXU BEREZI!

Bost, esku batean ditugun behatzak bezela, bost!!!
Jadanik utzi duzu txikien gela, jadanik ez dira lau!!!!
Haurtxo berezia zara, hori diote behintzat eta noski baietz, berezia zara niretzako ere nire bihotzeko haurtxoa zarelako.
Batzuetan iletik tiraka bukatzen dut baina zuk ematen dakizun besarkadatxo horietako bat ematen didazunean guztia ahazten dut, zu bai zarela berezia, besarkada bitartez majia egiten dakizula.
Gaur koroa jarri dizugu, gometxez beteriko koroa, bereziki polita zinen gelako erreginaren paperean eta marrazki polit asko eraman dituzu etxera.
Zein pozik entzun dituzun abestiak eta zein ongi egin diezun putz kandelei.
Bost kandela!!! Gora doa gure neska haundia ere, txalo bero bat beretzako!!!
Goiz goizetik sartu zara gelan zorionak esaten eta ez zara gelditu ospatu dugun arte.

Oso oso ondo pasa zure egunean nere bihotzeko neskatxo berezia eta muxu haundi bat nere partez.
Bat ez, bost muxu berezi!!!!!
Muuuuaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaka polit hori!


0 comentarios: