BLOGGER TEMPLATES AND TWITTER BACKGROUNDS

domingo, 7 de marzo de 2010

1910 - 2010

3o urte egiten ditugunean zahartzen ari garela pentsatzen dugu, 60 urte egiten ditugunean zaharrak garela pentsatzen dugu, baina pentsamendu hauen aurrean zer esango luke 100 urte egin berri dituen pertsona batek?
Zenbat gauza bizi izan ote ditu duela 100 urte Anbu baserrian jaiotako pertsona batek?
14 urterekin lanean zenbiltzan, 32 urterekin maitasun osoz ezkondu zinen zure bihotzeko azukre koxkorrarekin.
Denda batetan lan egiten zenuen bertan ateratako diruarekin 4 seme hezi zenituelari. Ahal zenuenean ehizan ibiltzen zinen txakurrekin...
Garai latzak pasa zenituen, guda garaiak, frankismoa...baina horrek ez dizu galerazi 100 urtetara iristea.
Zure emaztearen ondoan 68 urte daramatzazu, 4 seme eder dituzu, 7 hiloba eta biloba bat.
Semeak ezkontzen ikusi dituzu, hiloba bakoitzaren jaiotzaren testigu izan zara, baita biloba bateba ere...
Zure begietako urdina familia oso baten garapenaren lekuko izan da, zure begietako urdina da guk maitasunez begiratzen dugun pertsonaren kolorea.
Eta zure familiagatik egin duzun guztia ikusita zer esan dezaket nik? Eskerrik asko horrelakoa izateagatik eta eskerrik asko hainbeste irauteagatik, zuganako ditugun oroitzapenak honela, askoz ere gehiago iraungo duelako.
Zorionak zure 100 urtebetetzean.
Muxu haundi bat.


0 comentarios: