BLOGGER TEMPLATES AND TWITTER BACKGROUNDS

martes, 23 de febrero de 2010

ILARGIAREN ISLADA

Gauero, osorik edo zati batez ilargiak gaua argitzen du gure bidean gal ez gaitezen, gu bide onetik gidatuz.
Zeruan agertzen den ilargi hori guztiona da, goruntz begiratuz, zauden lekuan zaudelarik hortxe dago, zuri begira, zuri irri eginez.
Guztiok amankomunean dugun ilargi horretaz gain, nik beste bat dut.
Gauak argitzeaz gain egunak ere argitzen dizkidan ilargitxo polit bat.
Zerua merezi arren nire aldamenean egotea aukeratu du, zerutik gidatu beharrean nire aldamenetik gidatzea aukeratu du, eta nola eskertu hori? Agian eguzki izpitxo batzuk emanez edo eman nahian, agian izpitxo batzuekin noizbehinka epeltasun pixka bat emanez, nahiz eta bere argitasunak indar handiagoa eduki.
Horregatik guztiagatik, eta urteak joan ahala nire aldamenean jarraitzen duelako gau eta egunak argituz, zorionak nire ilargitxo eta bihotz bihotzez espero dut beste hainbat urte elkarrekin igarotzea.






2 comentarios:

ni dijo...

mila esker maitia, emozionau in naiz, no vale joe!!!!!!

ni berriro dijo...

maite zaitut